AURKEZPENA
.
Tradizioaren alde xarmangarrien bila Oskorrik proiektu berri bati ekin zion, bere 25. urtebetetzea zela eta. Euskal Herrian zehar kantu erdi ahaztuak berreskuratu eta egungo kulturan barneratzeko modurik zuzenenaren bila Pub Ibiltaria sortu zen. Pub Ibiltaria Oskorriko partaideekin batera edozein instrumentu jo edo kantatzen duen jendeak osatzen du. Ekimen honek euskal kulturarekiko eta musikarekiko grinak elkartuz kontzertu ahaztezinak sortzea du helburu.
Errepertoriorako aukeratzen diren kantuak ez dira zailtasun handikoak izaten, tonuak ere errazak bilatzen dira eta andrazkoek zein gizonezkoek kantatzeko moduko tesiturak aukeratzen dira.

Web orrialde honetan Oskorrik urteetan zehar berreskuratu dituen abesti guztiak aurkitu ahal dituzu. The Pub Ibiltariaren proiektuaren izaera zabalean tematuaz, berreskuratu diren abezti bakoitzaren eta guztien partiturak, letrak eta midi artxiboak eskuratu ahalko dituzu.
ALBISTEAK
“THE PUB IBILTARIA” SAILEKO 12. CD-KO SINGLE BERRIAREN AURKEZPENA GOAZEN ORO AHUNXKIRA
.....................................
THE PUB IBILTARIA BILDUMAKO 12. CDAREN AURKEZPENA
.....................................
THE PUB IBILTARIAREN HURRENGO KONTZERTUAK
.....................................